GRUPO K REFRIGERACIÓN, SL

Finantzaketa publikorako aukerak identifikatu eta kudeatzeko laguntza orokorra.

Zerbitzuak: Enpresa-berrikuntzaren finantzaketa

Hasiera puntua

GRUPO K enpresak hozte komertzialeko eta industrialeko ekipoak diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen ditu, KOXKA markarekin. 2015. urtean hartzekodun lehiaketaren bidez likidatutako enpresa baten jarduerari ekiteko eratu zen.

GRUPO K-ren helburu estrategikoetako bat energia-eraginkortasunaren, modulartasunaren eta produktuen pertsonalizazioaren arabera, lehiakideen aurrean jarrera diferentziala lortzea da.

2015eko udan, jarduera hasi eta egun gutxira, GRUPO K-ren zuzendaritzak enpresa-proiektua finantzatzen lagundu zezaketen laguntza publikoak identifikatu eta lortzeko asmoz Iniciativas Innovadoras kolaboratzaile estrategiko gisa hautatu zuen.

Egindakoa

GRUPO K-ko zuzendaritza eta taldearekin, haren estrategia, produktu, helburu eta proiektu nagusiak ezagutzeko lan egiten dugu.

Produktu berrien garapenean (I+G) eta horien industrializazioan (inbertsioak) lagun diezaieketen finantziazio-lerro publikoak identifikatzen ditugu.

Proiektu ideiak identifikatu eta hautatzeko asmoz zuzendaritza-taldearekin elkartzen gara.

5 urte hauetan, 10 laguntza-eskaera baino gehiago prestatu eta aurkeztu ditugu (CDTI, ENISA, REINDUS, Nafarroako Gobernuaren I+G laguntzak, Nafarroako Gobernuaren Industria Enpresa Txiki eta Ertainen Inbertsiorako Laguntzak, Nazioartekotzeko laguntzak, Lehiakortasuna Hobetzeko laguntzak...).

Laguntzak kobratu arteko prozesu osoan zerbitzu integrala eman dugu: Laguntza onarpena, bermeen aurkezpena, araudi interpretazioa, laguntzak kudeatzen dituzten pertsonekin kontsultak egitea, jarduera eta epe aldaketak, justifikazio tekniko eta ekonomikoa, zuzenketa, kontrol eta bisitei erantzuna, etab luze batean laguntza emanez.

Emaitzak

Bost urte hauetan Iniciativas Innovadoras-en laguntzari esker, GRUPO K-k hurrengo hauek lortu ditu:

  • I+G+B jardueraren zatirik handiena finantzatzea. Honi esker, hozte-produktu iraunkorragoak eta eraginkorragoak sortu dira, 1,7 M€ baino gehiagoko finantziazio publiko eta kenkari fiskal garrantzitsuak lortuz.
  • Produktu berriak industrializatzeko inbertsioen finantzaketa, nazio eta eskualdeko administrazioengandik 5 milioi euroko laguntza publikoa lortuz.
  • Nazioartekotzeko eta lehiakortasuna hobetzeko hainbat jardueratarako diru-laguntza publikoak.

Proiektu berritzaile bat buruan duzu eta finantzaketa bilatzen ari zara?

Gurekin hitz egin