SERVICIO NAVARRO DE EMPLEO-NAFAR LANSARE

Enplegurako prestakuntza zerbitzu publikoak hobetzen laguntzea.

Zerbitzuak: Aholkularitza estrategikoa

Hasiera puntua

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare (SNE-NL) Nafarroako Gobernuaren erakunde autonomo bat da, eta bere zeregin nagusia enplegu politikak planifikatu, betearazi eta kontrolatzea da, enplegurako prestakuntzatik eta orientaziotik hasi eta enplegu lortzeraino.

NL-ren eginkizunak garatu, proiektuetan parte hartu edo zerbitzuak aurrera eramateko laguntza teknikoaz baliatzen da. Testuinguru honetan, Iniciativas Innovadoras-ek hamarkada bat baino gehiago darama NL-rekin elkarlanean.

Egindakoa

Nafar Lansareko zuzendaritzarekin eta haren zerbitzu eta atal batzuetako arduradunekin, hobetze aukeren identifikazio eta zehaztapenean lan egiten dugu.

Urte hauetan, besteak beste, lan hauen garapenean lagundu diegu:

  • Langileen hizkuntza-prestakuntzaren eraginkortasuna hobetzeko “Lingua Empresa” programa diseinu eta koordinazioan.
  • Sakana eskualdeko lanbide profilen eta enpresen formakunta beharren identifikazioan.
  • “Iturrondo” Prestakuntza Zentrorako Jarduketa Planaren diseinuan, azterketa diagnostiko, lerro estrategikoen definizio, jarduera-plana eta ibilbide-orria barne dituela.
  • Funtsezko gaitasunak eskuratu eta garatzeko helburua duen Prestakuntza programaren garapenean
  • Nafarroako Enplegua sustatzeko helburua duen Lanbide Heziketaren Sistema hobetzeko diagnostiko eta planaren prestakuntzan.

Emaitzak

Iniciativas Innovadoras-en laguntzari esker, NL-k Nafarroako pertsonen enplegagarritasuna eta laneratzea errazteko ematen dituen zerbitzuak hobetu egin ditu.

Gainera, Europako beste eskualde batzuetan praktika onak identifikatzeko eta Europako finantziazioa lortzeko ere balio izan du.

NL-k Iniciativas Innovadoras-en laguntzarekin jarraitzen du erronka berriei aurre egiteko: Europar Batasunaren Berreskuratze eta Erresilientzia Programaren (Next Generation EU) esparruan dagoen enplegurako gaitasun digitalak hobetzeko jardueren diseinuan.

Proiektu berritzaile bat buruan duzu eta finantzaketa bilatzen ari zara?

Gurekin hitz egin