Europear Proiektuak

B+G, lurralde-lankidetza, ingurumena eta garapen jasangarria, lehiakortasuna, energia, formakuntza, enplegua eta gizarte-berrikuntza arloan dauden Europear Programen 200 proposamen baino gehiagoko idazlan eta aurkezpenean esperientzia dugu.

Emaitza on eta arrakasta maila handia bermatzen ditugu. Europako lurralde-lankidetzako azken hiru programa epeetan, gure bezeroentzat, 60 M€ EGEF baino gehiagoko itzulkina lortu dugu.

Gure bezeroei proiektuen bizi-ziklo osoan laguntzen diegu, partzuergo eta proiektuen kudeaketa eta koordinazio egokia bermatuz. 2020. urtean soilik, 30 proiektu baino gehiagori koordinazio laguntza teknikoa eman diegu.

Baita ere proiektu emaitzen komunikazioan eta hedapena diseinatuz eta kudeatuz bazkide gisa parte hartzen dugu.

Hurrengo bi esparrutan lan egiten dugu:

  • Proposamenen prestakuntzan, proiektuen kudeapen eta koordinazioan.
  • Proiektuen komunikazio eta hedapenean.

Gure balioa

Proposamenen prestakuntza, proiektuen kudeaketa eta koordinazioa.

Europar Batasuneko Programa deialdi eta proiektuen prestakuntza, parte hartze eta kudeaketan laguntza teknikoa eskaintzen dugu.

  • Europako Batzordeak bultzatutako jarraibide, estrategia, finantziazio-aukerak eta joko-arauak ondo ezagutzen ditugu.
  • Gure erakunde bezeroen ekimenak eta jarduerak aztertu eta partekatzen ditugu.
  • Aukerak identifikatu, ideiak Europako estrategia eta deialdiekin lerrokatu eta proposamen arrakastatsuak bihurtzen ditugu.
  • Partzuergoak osatzeko bidelagun onenak identifikatzeko helburuarekin Europa mailako erakunde sare zabala eskaintzen dugu.
  • Erakundeek Europako programa eta proiektuen esparruan duten presentzia eta kokapena ahalbidetzen dugu.
  • Prozesuaren zati bakoitza menperatzen dugu, proiektuaren idazlanatik hasi, negoziazio, bazkideen arteko kudeaketa eta koordinazio, jarraipen finantzariora eta auditorearen zuriketa prozesua bukatu arte.


Komunikazioa eta hedapena

Bazkide gisa parte hartuta, Europako proiektuen komunikazio estrategia arrakastatsuak diseinatu eta gauzatzen ditugu.

 

  • Komunikabide, sare sozial eta sare tematikoen bitartez, proiektuen Europear ikusgarritasuna ahalbidetzen dugu.
  • Komunikazio-plan errealista eta eraginkorrak egiten eta gauzatzen ditugu.
  • Gure proiektuko bazkideei garatzen dituzten jardueren komunikazioa bermatzen laguntzen diegu
  • Europa mailako erakunde eta proiektuen arteko loturak sortzen ditugu.

Lagundu zaitzakegu

Proposamenen prestakuntza, proiektuen kudeaketa eta koordinazioa

  • Aholkularitza eta aukera berrien identifikazioa.
  • Bazkide bilaketa eta Europako partzuergoen sorkuntza.
  • Proiektuen diseinu, formulazio eta aurkezpena.
  • Finantzaketa akordioen negoziazio eta sinadura.
  • Proiektua abiatu eta bukatu arteko laguntza integrala:
  • Koordinazioa eta administrazio nahiz finantza kudeaketa teknikoa.

Komunikazioa eta hedapena

  • Komunikazio paketearen proposamena eta proiektuak sorturiko eragina prestatu.
  • Komunikazio Planaren prestakuntza.
  • Komunikazio Plana abian jartzeko beharrezkoak diren tresna eta materialak diseinatu.
  • Proiektuaren esparruan bazkideen komunikazio jarduerak koordinatu eta jarraipena egitea.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Joseba Aranguren
Proposamenen prestakuntzan, proiektuen kudeapen eta koordinazioan

Camino Fábregas
Proiektuen komunikazio eta hedapenean

Programak

  • Europako Lurralde Lankidetza (INTERREG)
    • POCTEFA España-Frantzia Andorra
    • SUDOE Europako hego-mendebaldea
    • ESPACIO ATLÁNTICO
    • MED PROGRAMA
    • EUROPE
  • H2020
  • LIFE
  • ERASMUS+
  • Urban Innovative Actions
  • COSME
     

Azterketa kasuak