Zerbitzuak > Proiektu europarrak > Proiektuak diseinatu, formulatu eta aurkeztu
Proiektuak diseinatu, formulatu eta aurkeztu
Proiektu europarrak lantzeko lau faseetan zehar zerbitzu integrala ematen dugu.
Lehenik eta behin, diseinuaren fasean, gure bezeroen proposamenak aukeratutako programen lehentasunetara eta baldintzetara egokitzen ditugu; proiektuaren helburuak eta jarduera nagusiak definitzen ditugu; eta proiektua garatzeko bazkide europar egokienak topatzen ditugu.
Bigarrenik, formulazio-fasean, bazkideekin batera, helburuak, emaitzak, lan-egitasmoa, jarraipen-adierazleak, aurrekontua eta finantziazio-plana definitzen ditugu, Proiektuaren Kudeaketa Zikloko (PKZ) metodologiari jarraituz.
Hirugarrenik, aurkezpen fasean, deialdiaren baldintzen eta eskakizunen alderdi administratibo guztiak kudeatzen ditugu, eta proiektu-proposamena aurkezten dugu finantzatzeko.
Azkenik, gure bezeroei laguntza ematen diegu proiektua ebaluatzeko fasean, eta laguntza edo subentzioa lortzeko programako kudeatzaileekiko negoziazioan.
T +34 948 28 12 70 | Zabalgaina, 3 - 1º Oficinas 4-5 31180 Zizur Mayor (Navarra) E info@iniciativas-innovadoras.es
elkarte hauetako kideak gara: