Ibilbidea

Iniciativas Innovadoras SAL 2000ko otsailaren 7an eratu zen, eta hasieratik beretik bideratu zuen bere jarduera proiektu europarrak garatzera, eta toki-garapenerako eta kudeaketa publikorako aholkularitzara.

2000-2005 aldian enpresa-proiektua finkatu zen. Lantaldea bederatzi lagunek osatzen zuten garai hartan. Zerbitzu-zorroa honako arlo hauetan egituratu zen: proiektu europarrak, berrikuntza, informazioaren gizartea, toki-garapena eta kudeaketa publikoa.

Ordurako, Iniciativas Innovadorasek eskualdean garrantzi handia zuten proiektu europarrak kudeatzen zituen, EUROINNOVA-NAVARRA eta ICARO besteak beste. Horiez gain, I+Gko VI. Esparru Programaren barnean lehen proiektua onartzea lortu zuen.Gainera, bezero-zorro handia zuen; horien artean, Nafarroako eta Errioxako Gobernuak, makina bat udal, garapen-agentzia, sozietate publiko eta enpresa pribatu.

2006-2008 aldian, 2005ean onartutako plan estrategikoko orientazioei jarraituz, nazioartekotzearen aldeko apustuari heldu zion. Lehenik, Nafarroako Ganberaren sostenguarekin; honekin Alde askotako Finantza Instituzioetan (AFI) zentratutako estrategia diseinatu zuen. Gerora, ICEXen (Espainiako Kanpo Merkataritzako Institutua) PIPE Programakoarekin (Kanpo Sustapenerako Hastapen Programa).

Etapa hori baliagarria izan zen, halaber, Berrikuntza arloa garatzeko, gorabidean ziren sektoreen aldeko apustua eginez (IKT, osasuna, bio, energia berriztagarriak, ingurumena...), eta Aholkularitza arloa garatzeko. Azken horrek bereziki enpresa-azterketa eta plan sektorialak garatu zituen, baita zerbitzu publikoak hobetzekoak ere.

Iniciativas Innovadoras gizarte-ekonomiako enpresa da, AVELeko (Nafarroako Lan Enpresen Elkartea) elkartekidea, eta, ondorioz, asmoa du enpresa-antolakuntzako eredu hori bultzatzea eta zabaltzea.

Etapa berria (2009-2010)

Tapa berri horretan, Iniciativas Innovadorasek bere zerbitzu-zorroa birmoldatu du, eta lau arlotan multzokatu ditu: proiektu europarrak, aholkularitza, berrikuntza eta  alde askotako lankidetza.

Halaber, aldi berriari helduta, azken 2 urteotan Europako hainbat programa 20 proiektu onartu dizkiote: Ikaskuntza Iraunkorreko Programa (LLL), Lurralde-lankidetzako Programak (POCTEFA, INTERREGIV B SUDOE, Gune Atlantikoa eta MED, INTERREG IV C), Berrikuntza eta Lehiakortasun Programa (Eko-berrikuntza, Europako Energia Adimenduna).

Berrikuntzaren arloan, apustua lankidetza garatzearen alde egin da, enpresei eta bestelako eragile teknologikori I+G lankidetza-proiektuak diseinatzen eta garatzen lagunduz, ANAINen 'Lankidetza Proiektuen Analisia' programaren barnean, eta Europar Batasunaren I+Gko VII. Esparru Programarako eta nazioarteko beste hainbat programatarako (Iberoeka) proiektuak prestatzea bultzatuz.

Bestalde, Aholkularitzaren atalean, enpresa arloan azterketa sektorialak egitearen alde egin da apustua, CEIN, ANAIN eta LESAME, besteak beste, entitateen lankidetzarekin; eta Alde askoko Lankidetzaren arloan, berriz, aurrera darrai Alde askotako Finantza Erakundeek finantzatutako kontratuetan eta proiektuetan parte hartzeko estrategiarekin.

Azkenik, esan beharra dugu Iniciativas Innovadoras gizarte-ekonomiako enpresa dela, eta, horrenbestez, bere taldeko pertsonen aldeko apustua egiten du, ezinbestekotzat jotzen baititu. Iniciativas Innovadoras bere bezeroen premietan eta proiektuetan inplikatzen da, eta konpromiso sozial handia erakusten du, hainbat enpresa-elkartetan parte hartuz (ANEL, ANEC, ATANA).

Intereseko estekak Sello de calidad

elkarte hauetako kideak gara:

ANECAtanaANEL

T +34 948 28 12 70 | Zabalgaina, 3 - 1º Oficinas 4-5 31180 Zizur Mayor (Navarra)   E info@iniciativas-innovadoras.es