Iniciativas Innovadoras > Aurkezpena
Aurkezpena
Iniciativas Innovadorasek berrikuntza eta lankidetza sustatuz beren bezeroei balio erantsia ematen dieten enpresei, erakundeei eta herri-administrazioei aholkua ematen die programak eta proiektuak garatzen.
Bere esperientziak, eta bezeroarekiko hurbiltasunak eta konpromisoak ahalbidetzen diote bezeroen lehiakortasuna hobetuko duten ekimen nazional eta nazioartekoei heltzea.
Iniciativas Innovadorasek funtsezko 3 kontzeptu hartzen ditu barne bere eskaintzan:
- BERRIKUNTZA: Zerbitzuak ematean berrikuntza lantzea bilatzen du, bere bezeroen ideia eta proiektu berritzaileak identifikatzen eta bultzatzen ditu, eta erakundeen berrikuntzaren kudeaketa-prozesuei lagun egiten die.
- LANKIDETZA: Bere iritziz lankidetza funtsezko balioa eta estrategia da bere bezeroek lehiakortasuna eta modernitatea hobetzeko prozesuetan aurrera jarrai dezaten.
- NAZIOARTEKOTZEA: Bokazio europar eta nazioarteko garbia du, bere bezeroei aukerak identifikatzen eta proiektuak garatzeko nazioarteko bazkideak bilatzen laguntzen die, eta nazioarteko lankidetza-ekimenetan eta proiektuetan parte hartzen du.
Lantaldea diziplina anitzekoa eta kultur anitzekoa izatea, analisirako gaitasun handia izatea eta nazioarteko gaurkotasuna ezagutzea, eta laguntzaile-sare zabala izatea balio erantsia dira bere bezeroei proiektu europarren, alde askotako lankidetzaren, berrikuntzaren eta aholkularitzaren arloan zerbitzua ematean.
T +34 948 28 12 70 | Zabalgaina, 3 - 1º Oficinas 4-5 31180 Zizur Mayor (Navarra) E info@iniciativas-innovadoras.es
jarraiguzu hemen:
facebook slideshareelkarte hauetako kideak gara: